
ALBERTO HERNANDEZ 15. MEMORIALA – BASKET EGUNA 2021
Saskibaloi festa berriz Sopelan itzuli da. Asteburu honetan ostiraletik 17:00etatik igandera 22:00etara arte partidak gelditu gabe jokatuko dira Urko de Sopelako kiroldegian. Larunbatean ere 17.40etan Sopelako saski taldeen aurkezpena izango da; eta Alberto handia gogoan jarraituko dugu, gure herriko saskibaloiaren aitzindarietako bat. Zatoz gure festaz gozatzera. #UgeGara